Proiektuaren emaitzen aurkezpena: “Enpresa ertain eta txikien sustraitze eta jasangarritasunerako estrategien diagnostikoa eta diseinua”

Proiektuaren emaitzen aurkezpena: “Enpresa ertain eta txikien sustraitze eta jasangarritasunerako estrategien diagnostikoa eta diseinua”
2017/10/05
12:00 – 13:00
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Datorren ostegunean, urriak 5, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean ikerketa baten emaitzak aurkeztuko dira: “Enpresa txiki eta ertainen sustraitze eta jasangarritasunerako estrategien diagnostikoa eta diseinua” Proiektuaren sustatzaileak izan dira Deusto Business School, Antonio Aranzábal Fundazioa, Euskadiko Familia Enpresen Elkartea (AEFAME) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Saila, IKEI eta OTEIC taldea ere laguntzaile aritu dira.

Proiektuaren helburua da Gipuzkoan industriarekin lotutako industria eta zerbitzuetako ETEen jarduera eta erabakitzeko gaitasunari eustea, transmisiorako estrategiak diseinatuz, bai familia ETEetarako bai familietakoak ez direnetarako, lurraldean aberastasuna sortzen jarrai dezaten. Emaitzak 12:00etatik aurrera eskainiko dira Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Gradu Aretoan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>