Anuario Corresponsables 2016ren aurkezpena EAEn

Anuario Corresponsables 2016ren aurkezpena EAEn
2016/05/10
10:00 – 13:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten du Deusto Business Schooleko Pedro Ikaza Auditoriumera -Bilboko campusa- maiatzaren 10ean, 10:00etan. Anuario Corresponsables 2016ren aurkezpena egingo dute EAErako, eta “RSE post 2015en agenda” aztertuko dute.
2015. urtea Erantzukizun Sozialaren eta Jasangarritasunaren arloan mugarria izan da, Garapen Jasangarrirako 17 helburuak onartu baitziren txirotasuna bukatzeko, desberdintasunaren eta justiziaren aurka egiteko eta klima aldaketari aurre egiteko. Pariseko COP21-ean, Pariseko ituna izenez ezaguna, erabaki historikoa hartu zuten Planetako tenperatura 1,5º gutxitzeko, 196 naziok konpromisoa hartu zuten klima aldaketari mugak jartzeko.
Espainian, Gobernu Onaren Kodea onartu zuten, eta horren arabera RSE kotizatzen duten enpresetako administrazio batzordearen menpe geratu da. Horretaz gain, Boluntariotzako Lege berria onartu zuten.
Anuario 2016ren aurkezpenerako Corresponsables Jardunaldian hausnarketa proposatzen dute RSE post2015 agenda berriari buruz, gauden egoeraren abiapuntua markatzeko balioko duen ekitaldia izango da eta datozen urteetan lorpen handiak izateko egin beharreko ekintzak azalduko dira.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>