Anuario Corresponsables 2018ren aurkezpena
Jardunaldia Komunikazio Arduratsuaren II. Foro Iberoamerikarraren barruan ospatuko da, “Negozio Arduratsua eta EGEaren Kudeaketa Estrategikoa” ikuspuntu hartuta. Foroaren helburua da aztertzea nola integratu jardunean EGEa, nola egin zeharkakoago eta nola eman erantzuna intereseko taldeek eskatzen dituzten erronkei. Azken batean, erakundeen epe luzearen eta iraunkortasunaren aldeko apustua egitea, dimentsio guztietan.
Ekitaldia bitartean, Anuario Corresponsables 2018ren ale bana emango zaie joaten direnei (aleak amaitu arte). Argitalpen hori erreferente handia da Erantzukizun Sozialaren eta Iraunkortasunaren arloan, Iberoamerikako 7 herrialdetan du presentzia eta Espainian ibilbide sendoa. Horrekin batera, gure fundazioak sortzen duen ETEen Anuario Corresponsablesen 3. edizioa ere emango dugu.
zena emateko…