Manfred Nowak-en askatasunik gabeko haurrei buruzko NBEren azterlanaren aurkezpena

Manfred Nowak-en askatasunik gabeko haurrei buruzko NBEren azterlanaren aurkezpena
2021/06/17
18:30 – 19:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Askatasunik gabeko haurrei buruzko Nazio Batuen Munduko Ikerketa (2019) Manfred Nowakek eta mundu osoko aditu talde handi batek egindako ikerketa integrala da. Ikerketaren aurkikuntzak haurrak askatasunik gabe bizi diren sei esparruri buruzkoak dira: adingabeen justizia, euren zaintzaile nagusiekin atxilotzea, migrazio-arrazoiengatik, erakundeetan, gatazka armatu baten testuinguruan edo segurtasun nazionaleko arrazoiengatik. Ikerketak beste arlo batzuk ere aztertzen ditu, hala nola genero dimentsioa, desgaitasuna duten haurren osasunean duen eragina eta haurren iritziak eta perspektibak ere aztertzen ditu. Izan ere, 274 haur elkarrizketatu zituzten lana osatzeko. Ikerketaren arabera, 7 milioi haur baino gehiago bizi dira askatasunik gabe gaur egun.

Online ere jarrai daiteke. Izena emateko. 

Manfred Nowak Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea da eta Giza Eskubideen Campus Globaleko (Venezia, Italia) idazkari nagusia. Torturari buruzko Nazio Batuen errelatore berezia izan zen 2004tik 2010era, eta Bosnia eta Herzegovinako Giza Eskubideen Ganberako nazioarteko zortzi epaileetako bat 1996tik 2003ra.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>