Teologia Fakultateko Osasun arreta humanizatzeari eta gizarte eta osasun esparruetan laguntza espirituala emateari buruzko adituaren aurkezpena
Ekainaren 24an, astelehena, 17:00etan, Deustuko Unibertsitateak Osasun arreta humanizatzeari eta gizarte eta osasun esparruetan laguntza espirituala emateari buruzko aditua aurkeztuko du Santurtziko San Juan de Dios Ospitalean. Ekitaldi horretan, gaixo adituek, sendagileek, teologoek eta psikologoek hartuko dute parte.
Deustuko Unibertsitateak graduondoko beste programa bat jarri du martxan, profesionalen enpatia, entzute aktiboa eta lagun egitea hobetzeko maila medikoan, sozialean, psikologikoan eta espiritualean. Azken aldian, aldaketak gertatu dira eredu bidirekzionalean, aldeen arteko harremanetan, pazientearen rolean eta informaziora iristeko moduan. Horrek guztiak espezializazioa eskatzen du, arreta, esku hartzea eta komunikazioa hobetzeko tresnak emango dituena.
Filosofia horren barruan, “Osasun arreta humanizatzeari eta gizarte eta osasun esparruetan laguntza espirituala emateari buruzko” titulu berriak irtenbidea eman nahi die planteamendu horiei, gaitasun praktiko eta orokorrak emanez hainbat gairen inguruan: osasun eta gizarte arazoak, antropologia kulturala eta espirituala, komunikatzeko trebetasunak, laguntzeko teknikak, zaintzaile formal eta ez-formalen aholkularitza, gatazken bitartekaritza eta kudeaketa, edo galerari, doluari, gaixoaldiari eta heriotzari zelan egin aurre.
San Juan de Dios Ospitalean izango da graduondoko aitzindari horren aurkezpena, Teologia Fakultateak garatu duena.
Graduondokoan parte hartuko dutenek bi gai lerrotako prestakuntza jasoko dute. Alde batetik, osasuna humanizatzea eta, bestetik, laguntza espirituala, bai esparru sozialean eta bai osasun arloan. Eginkizun horretarako, hainbat gizarte eta osasun erakunde publiko eta pribaturen lankidetza izango da, goi mailako irakasleen eta praktiketako zentro egiaztatuen esperientzia.
Me interesa este curso pero no puedo acudir el lunes 24. Podríais enviarme la información? Gracias
Hola, si buscas el curso entre los postgrados ahí te puedes descargar el folleto informativo.