“Desgaitasuna duten pertsonak justiziara iristea: irisgarritasun kognitiboa eta bideratzailearen figura” Txostenaren Aurkezpena

Presentación del Informe “El acceso a la justicia de las personas con discapacidad: la accesibilidad cognitiva y la figura del facilitador”
2026/03/25
12:00 - 14:00
Barandiarán aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Izena emateko esteka

2024-2025 ikasturtean Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak Futubide Fundazioaren eta Loiola Klinika Juridikoaren arteko lankidetzaren esparruan egindako txosten honen jendaurreko aurkezpena.

Txostenak desgaitasuna duten pertsonek prozedura judizialetan aurkitzen dituzten komunikazio-, testuinguru- eta jarrera-oztopoak aztertu egiten ditu, eta neurri zehatzak proposatzen ditu justizia-sistema irisgarriago, inklusiboago eta bermatzaileagorantz pausoak emateko. Azterlanak, besteak beste, irisgarritasun kognitiboaren papera eta bideratzailearen figuraren garrantzia jorratzen ditu, justiziara iristeko eskubidearen erabilera eraginkorra bermatzeko.

Saioa unibertsitateko ikasleei, langile akademikoei eta giza eskubideetan, desgaitasunean eta justizia sistemaren hobekuntzan interesa duten gizarte erakundeei dago zuzenduta. Aurkezpenak hausnarketarako eta elkarrizketarako gune ireki bat sortu nahi du, egungo erronken eta sistema judizial benetan ekitatiboa eraikitzeko beharrezko proposamenen inguruan.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude