Liburuaren aurkezpena: “Cartas trasatlánticas: un diálogo epistolar entre jóvenes sobre la violencia y la convivencia social en Euskadi y en EEUU”

Liburuaren aurkezpena: “Cartas trasatlánticas: un diálogo epistolar entre jóvenes sobre la violencia y la convivencia social en Euskadi y en EEUU”
2022/07/07
19:00 – 20:00
Koldo Mitxelena Kulturunea
 
Hogei urte inguruko zortzi gaztek posta elektronikoaren eta bideokonferentzia saioen bidez izandako elkarrizketen ondorioz sortutako hausnarketak daude jasota liburuan. Hiru gazte Dartmouth Collegekoak dira: Rachel Kent, Naren Radhakrishnan eta Lucas Joshi; eta bost Deustuko Unibertsitatekoak: Pablo Bellido, Unai Carmona, Paula del Barrio, Zuriñe Iglesias eta Naiara Najera. Elkarrizketak 2020ko martxotik abendura bitartean egin ziren. Gutunen eta elkarrizketen gaia: Indarkeria politikoa eta bizikidetzaren erronkak Euskadin eta AEBetan, zentzu zabalean. Gutunetan, gogoeta egiten dute beren komunitateekin konprometitutako gazte horiek oinordetzan hartzen duten mundu-motari buruz, eta azpimarratu egiten dituzte gogoeta egiten duten gaiei buruz bakoitzak bizi izandako esperientzia pertsonalak .

Aurkezpenean hauek hartuko dute parte: Lucas Joshi, Rachel Kent, Maixabel Lasa, Annabel Martín, Unai Carmona, Cristina Ortiz eta Pilar Rodríguez.

Eguna: uztailak 7, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea. Liburuaren aurkezpena Youtubeko kanalean ere jarraitu ahal izango da.

 

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>