Liburuaren aurkezpena: ¿Cómo se lo digo? El arte de las conversaciones difíciles

Liburuaren aurkezpena: ¿Cómo se lo digo? El arte de las conversaciones difíciles
2016/11/15
18:30 – 19:30
Faculty Club-a. Hermanos Aguirre, 2 – 48014 – Bilbao – Bizkaia
 
Deusto Business Alumnik ¿Cómo se lo digo? El arte de las conversaciones difíciles (Enrique Sacanell) liburuaren aurkepenera gonbidatzen zaitu. Ekitaldia azaroaren 15ean izango da, 18:30ean, Faculty Cluben. Aurkezpenean, liburuaren egilearekin batera, Fernando Fantova ere egongo da.

 

Une askotan, bai lan arloan, bai pertsonalean, norbaitekin hitz egin beharra dugula sentitzen dugu. Hala ere, hurrengorako uzten dugu edo ekidin egiten dugu, zailtasunak ditugulako aurre egiteko. Geure buruari esaten diogu emaitza negargarria izango duela edo oraindik ez dela unea. Baina hitzik ez egitearen ondorioak larriagoak dira epe labur eta luzean.
Autodidakta modura ikasten dugu hitz egiten. Inork ez digu irakasten. Pertsonen arteko komunikaziorako trebetasun falta hori oztopoa izaten da zailak egiten zaizkigun elkarrizketak izatera.

 

Liburuaren helburua da elkarrizketen funtzionamendua ulertzea eta horretarako artea garatzen irakastea. Testu praktikoa da eta adibidez beterik dago. Gakoak ematen ditu galdetzaile ona izateko, norbere emozioak ulertzeko, adostasunak lortu eta ondo ixteko, kezkatzen gaituena identifikatzeko, entzute aktiboaren funtzionamendua eta eguneroko bizitzarako erabilgarriak diren hainbat tresna eskaintzen ditu.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>