Joaquín Almuniaren liburuaren aurkezpena: Ganar el futuro

Joaquín Almuniaren liburuaren aurkezpena: Ganar el futuro
2018/05/14
12:30 – 13:30
Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten dizu Ganar el futuro liburuaren aurkezpenera. Egilea Joaquín Almunia da, Europako Ekonomia eta Moneta Gaietako Komisario ohia. Ekitaldia, astelehenean, maiatzaren 14an izango da Bilbon. Agustín Garmendia, Deusto Busines Alumniko presidentea, izango da aurkezlea.

 

Gainera, gurekin izango dugu Ignacio Marco-Gardoqui ere, bera arituko da moderatzaile.

 

Liburua Europari buruzko diskurtso sendo eta baikorra da. Inoiz baino beharrezkoagoa.

 

Europeismoa eta uste sozialdemokrata sendoak proiektu politiko beraren alde osagarriak dira, horien etorkizunari buruzko zalantzarik ez dago, baina biek bizi dute aldi korapilatsua.

 

Zentzuzkoa da Europaren etorkizunari baikortasunez begiratzea? Nola ziurtatu ditzakegu hazkundea eta enplegua ongizatea desegin gabe? Sendotu liteke Europar Batasunaren legitimitate demokratikoa? Liburu hau beharrezkoa eta premiazkoa da, zalantza askori erantzuten die, izan ere eragina dute batasunako erakundeetan herritarren duten konfiantzan. Erantzunik ez badago, populismoak elikatzeko izango da.

 

Joaquín Almuniaren belaunaldikoentzat, Europaren Integrazioa ezinbesteko erreferentzia da eta berak hausnarketa egiten du gaur egun Europak eta sozialdemokraziak dituen zailtasunei buruz, eta herritarren arteko elkartasuna berreskuratu beharraz ohartarazten du.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>