Liburuaren aurkezpena: “Investigación Tecnológica y Derechos Fundamentales”

Liburuaren aurkezpena: “Investigación Tecnológica y Derechos Fundamentales”
2018/02/01
19:00 – 19:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Ziberespazioan planifikatzen eta garatzen diren jarduera deliktiboen ikerketa egiteko erabiltzen diren tresnek edota teknikek eragina izan dezakete herritarren oinarrizko eskubide eta askatasunetan. Urriaren 5eko 13/2015 Lege Organikoak Prozedura Kriminalaren Legean jasoten du ikerketa teknologikorako neurrien araudia, eta parametro biak elkartzen dira: Estatuaren ikerketa gaitasuna indartzea delinkuentzia modu berri honi aurre egitea eta gure ordenamendu juridikoaren oinarri diren printzipio eta balioak bermatzea.

Testuinguru honetan, Deusto Business Schoolek eta Thomson Reuters Aranzadik gonbidatzen zaituzte, otsailaren 1ean, Investigación Tecnológica y Derechos Fundamentales liburuaren aurkezpenera. Autorea Javier Ignacio Zaragoza Tejada da, Gipuzkoako Fiskaltza Probintzialeko fiskala, eta beste epaile eta fiskal batzuek ere parte hartzen dute.

Libuan jaso eta sistematizatzen da estatuko eta nazioarteko auzitegietan eskubideak mugatzen dituzten ikerketa teknikei buruz ezartzen joan den doktrina, eta beste tresna batzuk ere bai, gai horri buruzko nazioarteko xedapen arautzaileetan definitu direnak.

Aurkezpenean izango dira Julián Sánchez Melgar, Estatuko fiskal nagusia, eta Consuelo Madrigal eta Javier Moscoso del Prado, kargu hori lehen izan dutenak.

Agenda:

19:00 – 19:10: Hasierako agurra: Iñaki Ortega, Madrilgo Deusto Business Schooleko zuzendaria eta Eloy Velasco, Auzitegi Nazionaleko magistratua.

19:10– 20:30: Aurkezpen ekitaldia. Parte hartzaileak:

  • Julián Sánchez Melgar, Estatuko Fiskal Nagusia.
  • Consuelo Madrigal Martínez-Pereda, Auzitegi Goreneko salako fiskala eta Estatuko fiskal nagusi ohia.
  • Javier Moscoso del Prado Muñoz, Aranzadiko Argitalpen Kontseiluko presidentea eta Estatuko fiskal nagusia.
  • Javier Ignacio Zaragoza Tejada, Gipuzkoako Fiskaltza Probintzialeko fiskala.

*Kopa bat ardo zerbitzatuko da.

Izen ematea

Argibide gehiago:

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>