“Juanjo Azcárate y la historia de CCC” liburuaren aurkezpena

“Juanjo Azcárate y la historia de CCC” liburuaren aurkezpena
2015/03/09
18:30 – 20:00
Sala B1 – Deusto Business School – Campus San Sebastián. Edificio Aranzadi, Mundaiz, 50 Donostia-San Sebastián (Guipúzcoa)
 
Alumni ESTEk, Deusto Business Schoolekin batera, Juanjo Azcárate y la historia de CCC liburuaren aurkezpena antolatu du. Hori dela eta, ekintzailetza eta berrikuntzari buruzko solasaldia izango da. Parte hartzaileak: Juanjo Azcárate, CCCko zuzendari nagusia; Javier Laviano, liburuaren egilea; Francisco González Bree, Deusto Business Schooleko irakaslea eta Gonzalo Landaluce editorea. CCCrena etengabeko ekintzailetza eta berrikuntzaren historia da, gaur egungo kontseilari ordezkariaren aitonak duela 75 urte sortu zuenetik.

Juanjo Azcárate, merkataritza elektroniko eta marketin digitaleko profesionala da, posta bidezko ikastaroen konpainia gaur egun CCC den enpresa digital bihurtu du. Benetako kasu baten adibidea erabiliz hainbat arlo izango dituzte hizpide, berritzeko nola aritu behar den, nola garatu berrikuntzarako kultura enpresan, zeintzuk diren berrikuntzarako oztopoak eta gaiarekin lotutako beste arlo garrantzitsu batzuk. Izena emateko…

Informazio gehiago telefono honetan: 943 297 331

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>