Liburuaren aurkezpena: “La muerte de la muerte”
Hamarkada batzuk barru, heriotza hautazkoa izango da?
Zahartzea geratu ahal izango da?
Minbizia edo alzheimerra sendatu ahal izango ditugu?
Ekitaldian, liburuaren egileak egongo dira eta Carlos Biurrun, Community of Insurance-ko Lehendakaria izango da aurkezlea.
José Luis Cordeiro Artea eta Zientziaren Munduko akademiako kidea da, Humanity+ erakundeko lehendakaria eta Millennium Project-eko zuzendaria, eta RIBER Prospektibako Sare Iberoamerikarreko zuzendari exekutiboa eta sortzailea.
Aurretik, zuzendari izan zen Erromako Klubean (Venezuelako atalean), Humanity Plus-en eta Extropy Instituten. Irakasle gonbidatua izan da mundu guztiko hainbat unibertsitatetan.
Ingeniaritza ikasi zuen Massachusetts Institute of Technology-n (MIT) Cambridge-n; administrazioa, Fontainebleau-ko INSEADen (Frantzia) eta Zientziak, Simon Bolívar Unibertsitatean (Caracas).
Dozena bat liburu baino gehiago argitaratu ditu, bai ekonomiakoak, bai teknologiakoak, eta nazioarteko komunikabideetan ere aritu da lankidetzan, CNN, Discovery Channel eta History Channelen, besteak beste.
David Wood aitzindarietako bat da smartphonearen industrian, 1988an Symbian sortu zuen beste batzuekin batera, gerora Nokiak erosi zuen sistema operatibo ospetsua. Londreseko Millennium Project-en sortzailekidea da, eta London Futurists-en sortzaile eta zuzendaria. IEET Institute for Ethics and Emerging Technologies-eko kidea eta Humanity+ erakundeko idazkaria.
Horretaz gain, idazle, zientziaren dibulgatzaile eta etorkizunari buruzko nazioarteko hizlaria ere bada.
Teknologiaren arduraduna izan zen Accenture Mobility aholkularitzan, eta osasunarekin lotutako negozio ekimenak bultzatu zituen, horretaz gain aldaketa teknologikoari buruzko hainbat liburu idatzi ditu.
Cambridge University-ko Matematikako masterra du eta University of Westminsterreko zientziari buruzko ohorezko doktoregoa.
www.TheAbolitionOfAging.com
Liburua erosi ahal izango da aurkezpena egiten den gunean.