Liburuaren aurkezpena: “Memoria y reconciliación. Los derechos humanos en la historia de la Universidad de Deusto: vulneraciones y compromisos”

Liburuaren aurkezpena:
2017/06/16
16:00 – 17:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Memoria y reconciliación. Los derechos humanos en la historia de la Universidad de Deusto: vulneraciones y compromisos liburua aurkeztuko du Unibertsitateak. Ekitaldia datorren ostiralean izango da, ekainaren 16an, 16:00etan, Bilboko campuseko Garate aretoan, eta Iñigo Urkullu lehendakaria izango mahaiburu.

Hau argitalpen bat baino gehiago da, ekitaldi bat baino gehiago. Deustuko sei irakasleri agindutako lana da, gehienontzat ezezaguna den historia bati buruzkoa, ikuspegi berri batetik begiratuta: giza eskubideen urraketen eta giza eskubideak babestu eta sustatzeko konpromisoaren ikuspegitik, hain zuzen ere.

Liburuaren azala eta aurkibidea  liburuaren berezitasunaren adierazgarri dira. Jesusen Lagundia deseginda, Unibertsitatea bahituta, milizien kuartel bihurtuta, azken unean dinamitatzetik libratuta; Unibertsitatea kartzela, ospitale eta kontzentrazio esparru bihurtuta; Unibertsitatea eta Diktadura elkar adituta, Unibertsitatea askatasunaren eta euskal kulturaren aldeko borroka-leku; Unibertsitatea ETAren terrorismoaren jomuga; Unibertsitatea giza eskubideekin, bakearekin eta adiskidetzearekin modu aktiboan konprometituta.

Kontakizun arinak eta argazki bildumak –batzuk sekula argitaratu gabeak– laguntzen dute azken emaitza hobea izan dadin. Ekitaldira etortzekoa bazara, adierazi hemen, mesedez.

Kontua da memoria egitea, gertakizunei hitz egiten uztea. Ez da erudizio kontua. Gertakariak interpretatu nahi dira, ahaztu beharrean; azken batean, historia geure gain hartu eta gertatutakotik ikasi. Eta memoria horretatik abiatuta, adiskidetzearen eragile izan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>