Liburuaren aurkezpena: “Noviembre”
Liburuaren aurkezpena egingo du autoreak berak, Jorge Galánek. Noviembre eleberrian kontatzen da zer gertatu zen 1989ko azaroaren 16ko goizaldean: José Simeón Cañas Unibertsitatean (Ertamerikan), armatutako gizon talde batek sei jesuita espainiar eta bi emakume erahil zituen odol hotzean. Noviembre energia handiko eleberri ausarta da, ikertu egiten ditu 1989an El Salvador eta Latinoamerika hunkitu zituzten gertaerak eta beste hilketa batzuen historian ere sartzen da, esaterako Romero apezpikuaren kasuan.