“Papers on Basque Linguistics in Honor of Jon Franco” liburuaren aurkezpena
Eusko Ikaskuntzak “Papers on Basque Linguistics in Honor of Jon Franco” liburuaren aurkezpena egingo du.
Ekitaldia datorren ostiralean, apirilak 28, izango da Bilboko Deustuko Unibertsitatean, 11:30ean, Garate aretoan.
Itziar Laka katedradunak euskal hizkuntzalaritzako ikasketen orainari eta etorkizunari buruzko hitzaldia emango du. Ekitaldia grabatu egingo da eta esteka honetan jarraitu ahal izango da: https://sites.google.com/deusto.es/basque-linguistics.
Presentzia baieztatzeko, bidal ezazu emaila basquelinguistics@deusto.eus helbidera edo esteka honetan aurkituko duzun inprimakia bete: https://forms.gle/DfjmVJwEkgFLcbku9