Liburuaren aurkezpena: “Relatos de la calle: testimonios de migrantes sin hogar”
2018/05/31
19:00 - 20:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Relatos de la calle: testimonios de migrantes sin hogar, liburuaren aurkezpena egingo du Miguel Ángel Navarro Lashayasek, liburuaren egileak. Ekitaldia maiatzaren 31n izango da, 19:00etan, Garate Aretoan.
Liburua
Nola bizi dira gizartean bazterketa egoeran dauden pertsonak? Zer estrategia garatzen dute egoera horretatik irteteko? Nolako eragina du identitatean etxebizitzarik gabe luzaro egoteak? Liburuaren helburua da horrelako galderei eta beste batzuei erantzutea, egoera horretan bizi direnak protagonista jarrita eta arlo sozialaren eta norbanakoarenaren arteko lotura aztertuz. Lekukoaren berri ematen dutenak, gainera, migratzaileak dira. Arraza eta klasea gurutzatzean, aukera dugu bazterketaren esparruari beste esanahi bat emateko kulturarteko ikuspegitik.
Autorea
Miguel Angel Navarro Lashayas psikologoa da, gaur egungo nazioarteko migrazioetan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea. Egin dituen ikerketa lanetako gaiak hauek dira: migrazioak, arrazakeria, gizarteko bazterketa eta indarkeria politikoa eta soziala.
