Liburuaren aurkezpena: “Tejedores de mapas”, Andrea Ruiz Balzolarena
Maiatzaren 19an, Andrea Ruiz Balzolaren Tejedores de mapas. Una familia kichwa otavaleña en la migración transoceánica liburuaren aurkezpena egingo dute. Liburuaren egileak estatuz haraindiko migrazioaren azterketa egiten du antropologia sozialaren ikuspuntutik, kasu baten azterketan oinarrituta. Ibarra familia dira, Otavaloko (Ekuador) kichwak, jostunak eta ehun eta eskulanen merkatariak, Europan handizkako merkatari hindu, txinatar eta marokoarrei erositako produktuen merkatari bihurtutakoak.
Ikerketa estatuz haraindiko migrazioen azterketaren arlokoa da, parte hartze behaketa, landa-lana eta etnografia erabili dira horretarako. Lanean gizakiaren mugikortasunaren mundu konplexuan eta kultur arteko harremanetan sakontzen da. Mapak hainbat loturen bidez sortzen dira: familiakoak, emoziozkoak, ekonomikoak, laboralak eta identitatezkoak. Lokarri horiek guztiak eratzen ditu migrazio prozesuak eta duten dinamikak eta logikak “urratu” egiten ditu mugen bidez definitutako lurralde nazionalak.
Aurkezpena Garate Aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Bertan izango dira Carlos Giménez Romero, Madrileko Unibertsitate Autonomokoa eta Gorka Urrutia Asua, Deustuko Unibertsitatekoa.