2018ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren aurkezpena

2018ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren aurkezpena
2018/02/06
19:00 – 20:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Asier Perallosek, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoak, atsegin handiz gonbidatzen zaitu 2018ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren aurkezpenera, sari horren helburua da emakumeen lanari balioa ematea teknologiaren munduan. Ekitaldia otsailaren 6an izango da, 19:00etan, Ingeniaritza eta Teknologiako Deusto Astean, ForoTech 2018.

Aurkezpenarekin batera, mahai ingurua egongo da eta bertan izango dira Pilar López, Microsof Españako presidentea; Regina Llopis, Ada Byron 2017ko sariduna eta María Luisa Jordá, Orange Españako aholkularia.

Ekitaldian izango dira Carmen Vela, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu idazkaria; Teresa Laespada, Enplegu, Inklusio eta Berdintasuneko diputatua eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria.

Ekitaldia amaitzeko Inspira proiektua aurkeztuko da, Euskadiko proiektu aitzindaria da eta helburua du neskatoen artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzea.

Ekitaldiaren amaieran networkingeko koktela zerbitzatuko da.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>