4.0 Industriako 4Gune Programa Exekutiboaren aurkezpena
Ekitaldiaren helburu nagusia da 4.0 Industriako 4Gune Programa Exekutiboa 4.0 aurkeztea (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak parte hartzen du programa horretan) eta Industria Adimendunerako trantsizioak dakartzan erronkei buruzko ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko topatzea. Horretarako, adituen mahai bat izango dugu, Euskadiko enpresa erreferenteetako ordezkariek osatua. Informazio guztia 4guneren webgunean bertan aurkituko duzu.
Topaketa Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza nagusiko Auditoriumean egingo da, Gasteizen.
Zure asistentzia egiazta dezakezu 4gune plataforma digitalaren bidez edo 4gune@4gune.eus helbidean.
Programa:
Ekitaldiari hasiera emateko, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak eta Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Eusko Jaurlaritzako Koordinaziorako zuzendariak parte hartuko dute. Azken horrek gidatuko du mahai-ingurua, eta hauek izango dira parte hartzaileak:
- Miguel Ángel Castillo, Aernnova Taldeko Garapen Teknologikoko presidenteordea
- Iratxe Martin, nodo Ciberseguridad Basque Digital Innovation Hub-eko koordinatzailea
- Ana Santiago, Sisteplant-eko CEOa
- Mikel Niño, Fabrikazio Aurreratuko eta 4.0 Industriako Estrategiaren arduraduna Tecnalian
Daniel García, Digital Industries eta Kam & Business Manager enpresen hezkuntza-sektoreko arduradun nazionala, Siemens SAn 3D inprimaketan.