Emakumeok Martxan programaren aurkezpena ALBOANen eskutik

Emakumeok Martxan programaren aurkezpena ALBOANen eskutik
2020/02/21
18:30 – 19:30
Aquariumeko Auditorioa (Carlos Blasco Imaz plaza,1), Donostia. Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
 
Datorren ostiralean, otsailak 21, “Emakumeok martxan” programaren aurkezpena egingo da ALBOANen eskutik. Programa hori Afrikako 5 eskualdetan indarkeria jasan duten ehunka emakumeren entzute aktibotik sortu da.

“Emakumeok martxan” programa emakume afrikarren testigantzetatik sortu da. Emakume horiek, mugikortasunaren testuinguruan, indarkerien biktima izan dira. Kontakizun horiek eta eskubide urraketa horiek zerk eragiten dituen aztertuta, diagnostiko zehatza eginda aurkezten dira. Argitalpena pertsona askok egindako lana da, egoera sakon ezagutzeko, emakume horiek zer nahi eta behar duten entzuteko eta Afrikako hainbat eskualdetan ALBOANen aliatuak diren erakunde askorekin ekintza proposamenak abian jartzeko.

Eguna: otsailak 21, ostirala
Ordua: 18:30
Lekua: Aquariumeko Auditoriuma (Carlos Blasco Imaz plaza,1), Donostia

Jardunaldian parte hartuko dute:

-Justine Masika, Kongoko Errepublika Demokratikoko Synergie de Femmes pour les Victimes de Violences Sexuelles (SFVS) erakundeko presidentea.
- Mª Teresa Fernández de la Vega, Estatu Kontseiluko presidentea eta Mujeres por África Fundazioko presidentea.
- Mª del Mar Magallón, ALBOANeko zuzendaria

Felix Arrieta, Deustuko Unibertsitateko DeustoForum Gipuzkoako zuzendaria. Solasaldia aurkeztu eta moderatuko du.

 

Informazio gehiago

Más información

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>