Sarea proiektuaren aurkezpena

Sarea proiektuaren aurkezpena
2018/04/19
09:00 – 13:30
Etcharry Formation Développement (85 impasse Guadeloupa, 64480 Ustaritze).
 
Apirilaren 19an, Ustaritzen (Frantzia) aurkeztuko da Sarea proiektua. Ekimen horretan, Deustuko UnibertsitateaNazaret Fundazioa eta Etcharry Formation elkarrekin arituko dira lanean, babesik gabe dauden adingabeekin eta mendekotasuna duten adinekoekin.
Sarea proiektuaren oinarria da arlo sozialean lan egiten duten mugaz gaindiko profesionalak elkartzea, profesionalen arteko trukea egiteko esku hartze sozialaren esparruan (haurren eta mendekotasuna duten adinekoen babesa). Europar Batasuneko proiektu lehiakorra da, FEDER funtsak diruz lagundua POCTEFA deialdiaren barruan. 2018tik 2020ra bitartean, proiektu horretan arituko dira hezkuntzako erakunde hauek: Etcharry Formation Développement, Nazaret Zentroa eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko Saila. Laguntzaileak dira Gipuzkoako Foru Aldundia -Haurren eta Nerabeen Babeserako Zerbitzua eta Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zerbitzua-, eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques: service transfrontalier- pôle enfance et famille- DépendanceGainera, Gizarte ekintzako mugako alde bietako 20 erakunde baino gehiagok hartuko dute parte.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>