Deusto 2018 Plan Estrategiko berriaren aurkezpena Donostian
Deusto 2018 Plan Estrategiko berriaren aurkezpena. 2013ko azaroaren 25 eta 26an martxan jarri zen parte hartzeko eta hausnarketarako prozesua, Unibertsitateko Elkarteari eta gizarteari irekia. Hasierako lan hura egin ondoren ezarri ziren Deusto 2018 Plan Estrategiko berrirako ildoak, helburuak, proiektuak eta ekintzak. Gogoeta, ideia eta hausnarketen lehenengo fasea amaitu ondoren, Gobernu Kontseiluan aurkeztu zen 2014ko ekainaren 13an eta, Unibertsitateko Elkarteari aurkeztu zitzaion www.2018.deusto.es web orriaren bidez. Ondoren prozesua ildoak, helburu estrategikoak eta proiektuei buruzko gogoetari ekin zitzaion, Zuzendaritza Kontseiluarekin lankidetzan. Ekitaldian Deusto 2018 Planaren edukien berri emango da.