2022ko Deustu Ekimena Plan Estrategikoa “Transforming our world together / Mundu berri baten alde elkarlanean / Personas que transforman el mundo” gizarteari aurkezpena

2022ko Deustu Ekimena Plan Estrategikoa
2019/03/22
09:00 – 11:00
Ataria. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Azken hilabeteotan, Deustuk prozesu oso bat garatu du eta horren azken emaitza izan da Gobernu Kontseiluak onartzea “2022ko Deustu Ekimena Plan Estrategikoa –Transforming our world together / Mundu berri baten alde elkarlanean / Personas que transforman el mundo”. Plan hori da, hain zuzen, sortu dugun ibilbide orria Deustu bikaintasunean erreferentziazko unibertsitate egiteko behar duguna, aldaketara irekia, globalagoa eta sozialagoa.

Planak hurrengo lau urteetarako gure oinarriak, erakundearen lehentasunak, estrategiak, ekintzarako ildoak eta zeharkako ardatzak jasotzen ditu eta GIHak eta 2030 Agenda jartzen ditu azken helmuga. Hau guztia ebaluazio, diagnostiko eta etorkizunerako begirada baten fruitu da eta, bereziki, kontrasteko prozesu aberasgarri baten emaitza, zeregin horretan parte hartu baituzue gure herriko instituzio, erakunde eta eragile askok eta askok.

Plana gizarteari aurkeztu nahi diogumartxoaren 22anostiralean, goizeko 9:00etan, Bilboko campuseko Unibertsitateko liburutegian. Nahi genuke zuk lagun egin diezaguzun guretzat hain garrantzi handia duen egokiera honetan. Izan ere, Deustuko proiektua Euskadi eta mundu bidezkoago, humanoago eta iraunkorrago baten alde lan egiten dugun guztion artean partekatutako proiektua da. Bertan egongo zarela berrestu dezakezu ondorengo inprimakia betez edo 944139020ra deituz.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>