Vodafone Berrikuntza Sarien aurkezpena
Forotech-en Talentua aitortu eta ikusgarri egin nahi dugu eta hori dela eta aritzen gara lankidetzan Fundación Vodafone Españarekin eta ematen dituen sari hauekin: Connecting Good Saria proiektu teknologiko berritzailenei, inpaktu sozial, jasangarria duen erronka edo arazoentzat irtenbide direnei, edozein arlotan: hezkuntza, enplegua, osasuna, herritarren parte hartzea, etab. IKTen erabileraren ibilbideari saria, gizartean eragin handia duten proiektuetan teknologia erabili duten pertsona, erakunde, instituzio publiko eta pribatuak aintzatesten dituena.