“Eman hezur-muina” proiektuaren aurkezpena
DeustoBidek topaketa antolatu du datorren asteartean, ekainak 8, 18:00etan Auditoriumean, “Asoziazionismoa eta Herritartasuna” ikasgaiko ikasleekin. Ekitaldian izango dira Mauri Imaz durangarra, hezur muina ematea sustatzeko egunero Urkiolara bizikletaz igotzeagatik ezaguna dena, eta Deustobideko ikasle bat, Mauri Imazek berak gonbidatu duena ekainaren 13an, San Antonio egunean, bere balentrian laguntzeko. Deustobideko 63 urteko ikasleak Deustuko Unibertsitateko elastikoarekin egingo ditu 22 kilometroak.