Deustu Ekintzaile Astearen lehenengo jardunaldia Bilbon, lehiaketa arloko agintaritzarekin ekiteari buruzko saio batekin

Deustu Ekintzaile Astearen lehenengo jardunaldia Bilbon, lehiaketa arloko agintaritzarekin ekiteari buruzko saio batekin
2014/11/17
12:00 – 17:00
Icaza Entzungela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
12:00etan, La Comercialeko Entzungelan, 2014ko Deustu Ekintzaile Asteari emango zaio hasiera, Emprendiendo con la Autoridad de la Competencia izeneko saioaz. María Pilar Canedo Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak eta Natividad Goñi Urriza erakunde bereko bokalak parte hartuko dute. Lehiako espedienteen barne historia aztertuko da eta, azkenean, jarduera bat antolatuko da, bertaratzen direnek salatzailearen, salatuaren eta agintaritzaren papera hartuz.

Egun berean, 9:30etik 11:10era, Gizarte Laneko 3. mailako ikasleak gizarte mailako plan ekonomiko eta finantzarioari buruzko jardunaldi batean egongo dira Alex Rayónekin. Ekitaldia Ingeniaritza Fakultatearen ESIDE eraikineko 3. solairuan izango da. Saio horretan, gizarte laneko proiektuetara zuzendutako laguntza atariei, crowdfundingari eta irabazi asmorik gabeko erakunde baten arrakastarako faktoreei buruz ikasiko dute. Era berean, 16:00etatik 17:30era, ESIDEko Ingenio areto horretan bertan, masterreko ikasleek Garazi Azanza Mtz. De Luco ezagutuko dute. Psikologiako doktore eta Deustuko irakasle eta ikertzaileak azalduko die zein garrantzi handia duen talde lanak ekintzailearen ikuspegitik. Horretarako hainbat dinamika erabiliko ditu, funtsezko alderdiak jorratzeko.

Argibide gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>