Europar Batasunari buruzko XVIII. Jardunaldiak: Erakundeen berrikuntza eta segurtasun eta defentsa arloko erronka estrategikoak
18:00etan, Garate aretoan, Europako Ikaskuntzen Institutuak Europar Batasunari buruzko XVIII. jardunaldiak ospatuko ditu gai honen inguruan: Erakundeen berrikuntza eta segurtasun eta defentsa arloko erronka estrategikoak. Mª Luz Suárezek, Europako Ikaskuntzen Institutuko zuzendariak, aurkeztuko ditu jardunaldiak eta lehenengo hitzaldiari egingo dio tokia: “La evolución de la Unión Europea como actor en materia de seguridad y defensa”. Hizlaria José Luis de Castro Ruano izango da, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko, Nazioarteko Harremanetako eta Zuzenbidearen Historiako Sailekoa. Ondoren, bigarren hitzaldia hasiko da: “Las misiones civiles y militares de la Unión Europea y la cooperación interinstitucional con otros centros”. Antonio Manrique de Luna mintzatuko da gaiaz, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako irakasle doktore arduraduna.
Eguneko azken hitzaldia, “The concept of power and the nature of the EU as a global security act”, Steffen Bay Rasmussenek eskainiko du, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako irakasle laguntzaileak.
Argibide gehiago: www.iee.deusto.es