Gehiago produzitu, lan gutxiago eginez eta hobeto biziz

Gehiago produzitu, lan gutxiago eginez eta hobeto biziz
2016/03/04
10:00 – 18:30
Aula 31, 3ª planta DBS, Edificio La Comercial
 
Martxoaren 4an izango da lehen prestakuntza saioa, Deustuko Unibertsitateko DBSko 31. aretoan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:30era. Parte-hartzaileek hainbat garapen-tresna jasoko dituzte, beren proiektu profesionalari errendimendu handiagoa ateratzeko. Hobeto lan egin, lan gutxiago egiteko.
Programa hau 6 orduko prestakuntza-piluletan oinarritzen da, %60 prestakuntza delarik eta gainerako %40a benetako aplikazioa. Hau da, enpresa handien kasu arrakastatsuak eta kasu praktikoak bigarren mailan gelditzen dira, zuzenean lantzeko pertsona bakoitzaren garapen pertsonala eta profesionala, benetako aplikazioari dagokion %40 hori programan parte hartzen duten ekintzaileen (25 gehienez) proiektuei eskaintzen zaielarik

Ultra-produktibitatea eta super-ohiturak

Programa hau sortu da behin aztertu ondoren zeintzuk diren ekintzaileen (edo oro har profesionalen) bizitzan eragina duten edo beren bizimodua “aldarazten” duten aldagai desberdinak (bizitza-estiloa, denboraren kudeaketa, lehentasunak aukeratzea, e.a.), eta helburutzat du parte-hartzaileak beren egoeraz jabetu daitezela, beren arrakasta definitu dezatela eta, hortik abiatuta, eguneroko super-ohiturak balia ditzatela beren aukeren %110 eman ahal izateko.

Horrela, programa honen helburu nagusia da denbora gutxiagoan gehiago egitea. Horretarako, parte-hartzaileek prestakuntza jasoko dute gaitasun hori aldarazten duten alderdietan, hala nola hauetan: nola saihestu siesta eginarazten diguten bazkariak, nola zentratu pentsamenduak unean bertan, indar guztia etorkizunean jarri beharrean, nola jarri marka edo produktu bat munduan, Internet bidez eta 0 €ko kostuan.

Ekimen hau Deustuko ikasle ohi eta Bilboko ekintzaile Asier Artuñedoren laguntzaz abiarazi da, asmo honekin: “Gehiago produzitu, lan gutxiago eginez eta hobeto biziz”. Lehen pilulan Isra García izango da hizlaria. Isra aditu nagusietako bat da Marketin digitalaren arloko gaztelaniazko hiztunen artean, eta proiektu aski ezagunak dauzka bere curriculumean, hala nola, Blackberry, Lacasitos edo Disney España. Gainera, 100.000tik gora erabiltzailek irakurtzen dute hilero marketinari, ekintzailetzari eta lifestyle edo bizimoduari buruzko bere bloga (www.isragarcia.es

Informazio gehiago izan eta izena emateko: ekintzailetza@deusto.es, edo deitu:  944 139 108

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>