Deustuko Prison Litigation Network programa Europako espetxe sistemen azterketa konparatua, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko jurisprudentziaren argitan

Deustuko Prison Litigation Network programa Europako espetxe sistemen azterketa konparatua, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko jurisprudentziaren argitan
2016/04/14
16:00 – 19:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Zuzenbide Fakultateak antolatzen duen jardunaldi hau epaile, fiskal, abokatu eta masterreko ikasleentzat da. Helburua da Zuzenbidea praktikan erabiltzen dutenei eta etorkizunean erabiliko dutenei prestakuntza eskaintzea Europako espetxe sistemez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko gai horretako jurisprudentziaz eta Europako Auzitegirako sarbideaz, zigor eta espetxe arloan diharduten abokatuen kasuan.

Xabier Etxebarria Zarrabeitia da ekitaldiaren koordinatzailea, abokatua eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea.

Fakultateko dekano Gema Tomásek emango dio hasiera jardunaldiari. Parte hartzaileak hauek izango dira:

– Hugues de Suremain, abokatua, Pariseko Unibertsitateko ikertzailea, Prison Litigation Network proiektukoa eta Espetxeen Nazioarteko Behatokiaren arduradun juridikoa.
– Esther Pascual Rodríguez, abokatua eta Prison Litigation Network proiektuko ikertzailea.
-
Carmen Morte-Gómez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Dibisioko abokatu-burua.
– Jon-Mirena Landa Gorostiza, Euskal Herriko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedradun akreditatua.

Izena ematea doakoa tokiak bete arte.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>