“La Calaf. Intermediaria de guardia” proiekzioa eta solasaldia Rosa María Calafekin

Proyección
2024/04/24
19:00 - 21:00
Arrupe Aretoa
Garibai 19, Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduak eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak, Euskal Kazetarien Elkartearekin batera, "La Calaf, intermediaria de guardia" dokumentalaren proiekzioa eta haren protagonista den Rosa María Calafekin elkarrizketa aurkezten dute. “LA CALAF. INTERMEDIARIA DE GUARDIA” dokumental biografikoa da, Víctor Lópezek zuzendua. Azken mende erdiko kazetaririk ospetsuenetariko baten lanbideko esperientzia eta bizi ikuspegia erakusten du, emakume haren ibilbide pertsonala eta profesionala markatu zuten mugarrien bidez. Izan ere, Calaf Espainiako telebistako erreportarien artean aitzindari izan dugu. Lanak emakume kazetari paregabearen historia eta barne-historia dakartza begibistara. Munduko historia hurbilaren argazki bihurtu diren gertakarien lekuko izan dugu. Orain arte ikusi gabeko irudiak eta harekin bizi eta lan egin zuten lankideen lekukotasunez zipriztindua ageri da dokumentala. Haren erretratu intimoa erakusten du, gizonak nagusi ziren mundu batean lekua egiten jakin zuen emakumearena, kazetaritza estilo berezia sortu zuen emakumearena (Calafen estiloa) TVErako kronika eta korrespontsaliako informazioetan, bere irudi bereziaz errematatua, urteetan etxe guztietan sartzea lortu zuen kazetari paregabearena.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude