Richard G. Erskine-ren hitzaldia: Psicoterapia e integración: Más allá de la empatía

Psicoterapia e integración: Más allá de la empatía. Dr. Richard G. Erskine
2017/02/01
12:00 - 13:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Richard G. Erskine doktoreak, otsailaren 1ean, "Psicoterapia e integración: Más allá de la empatía" Master Classa emango du. Saioa ingelesez izango da, eta esan osteko itzulpena erabiliko da. Leku kopurua dela eta, izena eman behar da urtarrilaren 30a baino lehen. Dr. Richard G. Erskine doktorea Kanadako Psikoterapia Integratiboko Institutuaren Prestakuntza zuzendaria da. Psikologo Klinikoa da eta lau hamarkadako esperientzia du praktika klinikoan eta psikoterapiaren irakaskuntzan. Hainbat argitalpenen egilea da eta hauek dira aipagarrienak: Más allá de la empatía: Una terapia de contacto-en –la –Relación eta Presencia Terapéutica y Patrones Relacionales: conceptos y Práctica de la Psicoterapia Integrativa. Saioaren aurkezpena Belaunaldiz belaunaldi, psikologo eta psikoterapeuten prestakuntzaren barruan, garrantzi handia eman zaio entzute aktiboari eta horregatik ikasten genituen Rogers-ek zioenez aldaketa terapeutikoa gertatzeko beharrezkoak ziren hiru baldintzak: Benetakotasuna, baldintzarik gabeko onarpena eta enpatia. Horien artetik, ulertze enpatikoa, zintzotasun eta errespetuzko testuinguruan eskainia, gailendu da profesionalen artean, harremanak bizirik irauteko oinarrizko printzipio modura. Eta horrela da, berdin delarik zein ikuspegi erabiltzen den. Aitortzen du Rogersek ekarpen handia egin zuela enpatia hitza harreman terapeutikoaren nozioaren ia sinonimo bihurtuta, autoreak indagazioa proposatzen du eta, eta galdera indartsua, beste urrats bat bezala, bezeroarenganako errespetutik eta esperientziagatik benetako interesetik laguntzeko berak aurkitu ditzan bere erantzunak, gonbidatuz berak pentsatuko ez zuen leku eta moduetan begiratzera. (Erskine, R. 2012). Izen ematea
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude