Zer-nolako etorkizuna… zer-nolako ongizatea lortzeko? Zine Foruma ekonomia jasangarriaz
2016/11/28
15:00 – 17:30
Sala de Teatro. Camino de Mundaiz, 50 20012 San Sebastián
Azaroaren 28tik abenduaren 3ra bitartean, Deusto Campus Donostiak eta Unibertsitateko Ingurumenaren aldeko Plan Gidariak, Mugarik gabeko Ekonomialariekin batera, ekonomia jasangarriaren inguruko jarduerak antolatu dituzte.
Astelehenean, azaroak 28, hasteko zine-foruma izango dugu, Mañana filma ikusiko dugu, 15:00etan, Antzerki aretoan. Asteartean, azaroak 29, La gran encrucijada liburuaren aurkezpena egingo dute. Bertan izango da Yayo Herrero, egileetako bat. Asteazkenean, eztabaida taldearekin batera, gai honetaz eztabaidatuko dugu: “Guretzat zer esan nahi du garapena?”Amaitzeko, ostegunean, 18:00etan, mahai-ingurua egongo da: “Tokian tokiko alternatiba ekonomikoak”.
Unibertsitateko elkarte guztia dago gonbidaturik jardueretan parte hartzera.