Deustok ongietorria egingo die ikasturtearen bigarren seihilekoan Bilboko campusean ikasiko duten atzerriko 300 ikasleei
2017/02/06
13:30 - 14:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak, otsailaren 6an, ekitaldi bat egingo du ikasturtearen bigarren seihilekoan Bilboko campusean ikasiko duten nazioarteko 300 ikasle eta irakasle ingururi ongietorria emateko. José María Guibert errektoreak eta Alvaro de la Rica Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak hartuko dute parte. Ekitaldia Paraninfoan izango da 13:30ean eta, taldeko argazkia egin ondoren, aperitiboa eskainiko da Paraninfoko klaustroan eta jarraian ibilaldia egingo da hirian zehar.
Bilboko campuseko atzerriko ikasleak honako herrialdeetakoak dira aurten: Alemania, Argentina, Bangladesh, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Kroazia, Ekuador, Egipto, El Salvador, Eslovakia, AEB, Finlandia, Frantzia, Gana, Grezia, Hungaria, India, Indonesia, Iran, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Jordania, Kazakhstan, Kenya, Kirgizistan, Letonia, Maroko, Mexiko, Moldavia, Herbehereak, Pakistan, Palestina, Peru, Polonia, Portugal, Puerto Rico, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Sudan, Suedia, Suitza, Tunisia, Turkia, Ukraina, Venezuela, Vietnam eta Zimbabwe.
