Ongietorria nazioarteko ikasleei
Otsailaren 2an, 08:45ean, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean ongietorri ekitaldia egingo zaie truke programen bidez ikasturtearen bigarren seihilekoa egitera atzerriko hainbat herrialdetatik Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusetara etorri diren ikasleei. Aurkezpenean eta koordinazioan Maria Jesús Pando arituko da, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako errektoreordearen ondokoa. Guztira, 118 ikasle izango dira 27 nazioartekoak.