Atzerriko ikasleei harrera Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

Atzerriko ikasleei harrera Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean
2021/09/09
08:45 – 11:30
Loiola Centrum (Edukiera 150). Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak ohikoa den ongietorria egingo die ikasle atzerritarrei datorren ostegunean, irailak 9, 08:45ean. Guztira, 20 herrialdetako 127 ikaslek ikasiko dute lehenengo seihileko honetan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

2021/22 ikasturteko lehenengo seihileko honetan, Deustuko Unibertsitateak atzerriko 300 ikasle hartuko ditu Bilboko campusean eta 127 ikasle, Donostiakoan. Ikasle gehienek eskolak presentzialtasun egokituan jasoko dituzte eta batzuek presentzialtasun egokituko irakasgaiak eta International Virtual Campuseko irakasgaiak konbinatuko dituzte. Harrera saioetan, ikasleei Deustuko Unibertsitatearen eta harrera hirien inguruko informazioa emango diete Nazioarteko Harremanetako Bulegoko eta Deustuko Campuseko arduradunek.

Donostiako ongietorri instituzionaleko aurrez aurreko ekitaldian honakoek hartuko dute parte: Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko campuseko errektoreodea, Alex Rayón Nazioarteko Harremanetako errektoreordea, Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaria eta Elena Lamarain Donostiako campuseko Nazioarteko Harremanetako Bulegoko zuzendaria.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>