Ongietorria Donostiako udalean Deustuko nazioarteko ikasleei
2017/02/07
11:45 – 12:15
Salón de Plenos
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean ongietorri ekitaldia egingo zaie truke programen bidez ikasturtearen bigarren seihilekoa egitera atzerriko hainbat herrialdetatik Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusera etorri diren ikasleei. Ekitaldia astelehenean, otsailak 6, izango da, goizeko 08:45ean. Ekitaldiaren aurkezpenean eta koordinazioan Alvaro de la Rica, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako errektoreordea, arituko da.Guztira, lehen seihilekoan iritsitakoekin batera, Donostiako campusean 2016-2017ikasturtean ikasketak egingo dituztenak 265 ikasle izango dira. Otsailaren 6an eta 7an, ikasleek aukera izango dute ezagutzeko tutore akademikoak, zeintzuk diren unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak, Ikasle Bulegoa, Deusto Campus, etab…
Otsailaren 7an, Donostiako alkate Eneko Goiak egingo die harrera udaletxean eta, ondoren, aukera izango dute hiria bisitatzeko Go Local enpresak antolatutako “tour” turistiko batean.