Garapen ekonomikoaren etorkizuna irudikatzen

Garapen ekonomikoaren etorkizuna irudikatzen
2021/03/04
17:30 – 19:00
Online
 
Mundu osoko lurraldeek erronka komunei egin behar diete aurre: klima-aldaketa, Covid-19ren pandemiak eragindako osasun eta ekonomia krisia, eta ekitate, aniztasun eta inklusio falta, batzuk bakarrik aipatzearren. Erronka horien testuinguruan, zer nolako itxura du etorkizuneko garapen ekonomikoak? Nola osatu dezakete etorkizun hori herritarrek, enpresek, unibertsitateek eta gobernuek? Zein estrategia eta politika behar dira datozen 20 urteetan gure garapen ekonomikorako bideak irudikatzeko?

Webinar honetan 4 hizlari bilduko dira, oso desberdinak diren lau testuingurutan -Europa, Afrika, Ipar Amerika eta Hego Amerika- gai horiei buruz gogoeta egiteko. Parte-hartzaileek esperientzia eta erronka horiei buruz hausnartuko dute, hurrengo 20 urteetarako aurreikusten duten garapen ekonomikoaren etorkizunari buruz dituzten ideiak partekatuko dituzte eta ikuspegi horiek gauzatzeko behar dena aztertuko dute.

Hizlariak:

Irekiera eta aurkezpenak:
– James Wilson, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua
– Roger Sugden, Columbia Britainiarreko Unibertsitatea (UBC), Okanaganeko Campusa

Ongietorria:
– Iván Martén, Orkestrako presidentea
– Ananya Mukherjee Reed, Columbia Britainiarreko Unibertsitateko errektore eta presidenteorde akademikoa, Okanaganeko Campusa.

Hizlari nagusiak:
– Mari Jose Aranguren, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua
– Mbakiso Morapedi, Lehendakaritza Gaietarako, Gobernantzarako eta Administrazio Publikorako Ministerioa, Botsuana
– Jordan Coble, Westbank First Nation, Columbia Britainiarra, Kanada
– Micaela Camacho, Lehiakortasun Institutua, Uruguai

 

Eman izena:

Zoom bidez webinarrean parte hartzeko, eman izena hemen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>