RV & IA 4 ALL: Probatu errealitate birtualeko betaurrekoak! Deusto Ekintzaile Astea 2023

RV & IA 4 ALL: ¡Prueba las gafas de realidad virtual! Semana Deusto Emprende 2023
2023/11/22
10:00 - 14:00
EmprendeBOX
Gehitu Google Calendarrera

 
2023ko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en kokatutako ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik, gaur egungo berrikuntza teknologikoa kontuan hartuta, espazio bat eskaini dizuegu errealitate birtualeko betaurrekoak probatzeko. Zyoniaren eskutik, murgiltzera gonbidatzen zaituztegu mundu birtual batera, bizitza errealeko elementuak elementu birtualekin konbinatzen dituzten murgiltze esperientziez osatua dagoena. Murgiltze esperientzia horien artean, jolas edo espazio birtual desberdinak aurkituko dituzue. Jarduera hori EmprendeBOXen egingo da. Bata bestearen gainean jarritako bi itsas edukiontzi, Memoriaren Plazan aurkituko dituzuenak, Deusto Emprende Astearen bereizgarri den itsasargi eta elkargune gisa aukeratu duguna. Norentzat: Pertsona ekintzaileak Unibertsitate-komunitatea Unibertsitatearekin zerikusirik ez izan arren eta gaian interesa dutenak. Prest beste mundu batera bidaiatzeko? Zuen zain gaude! Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Deusto Emprende Astea sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude