Ateak Zabaltzeko larunbatak Bilbo, Donostia eta Gasteizko Egoitzan

Ateak Zabaltzeko larunbatak Bilbo, Donostia eta Gasteizko Egoitzan
2020/01/11
10:00 – 14:00
Arrupe Eraikina (Donostiako campusa), Eraikin Nagusiko Klaustroak (Bilboko campusa) eta Egibide Deusto Arriaga (Gasteiz). Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
 
Bilboko eta Donostiako campusetako eta Gasteizko Egoitzako ateak zabaltzen ditugu. Egun horietan, ikasle gazteei, gurasoei eta orientatzaileei aukera ematen zaie titulazioetan sakontzeko eta instalazioak hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatuen bidez.

Deustuko Unibertsitateak informazio jardunaldiak antolatzen ditu unibertsitate aurreko ikasleek bana-banako arreta eta orientazioa jaso dezaten fakultateetako irakasle eta arduradunengandik. Egiten dituzten galderek lagundu egin diezaiekete hurrengo ikasturtean zer ikasi erabakitzen, zein gradu edo gradu bikoitz.

Fakultateetako ordezkariek halako egunetan erantzuten dituzten zalantzak eta galderak gai hauek ukitzen dituzte: ikasketa-planak, sarrera-prozesua, laneko praktikak, nazioarteko programa, lehenengo lanean hasteko laguntzak, atzerrian ikasteko aukera, bekak, ostatua, eskolatik kanpoko jarduerak, etab.

Etorkizuneko ikasleek eta gurasoek larunbat hauek aprobetxatzen dituzte Deustuko Unibertsitateko instalazioak eta laborategi espezializatuak ezagutzeko

Informazio gehiago eta izena emateko: ateakzabalik.deusto.eus

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Hola. Quisiera saber a que ingienerias se puede acceder con bachiller de ciencias. Y con que otros bachilleres se puede acceder a las ingienerias. Muchas gracias. Saludos.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>