Ihes-gela errealitate birtualarekin – Ignaziotar urtea

Ihes-gela errealitate birtualarekin - Ignaziotar urtea
2022/03/25
17:00 – 19:00
EGIBIDE. Pozoa Kalea, s/n, 01013 Gasteiz, Araba
 

Ignatius 500 Ignazio Loiolakoa betirako eraldatu zuen esperientzia baten bosgarren mendeurrena ospatzeko, Ignaziotar Urtea dugu. “Kristoren baitan gauza guztiak ikustea” ekarri zuen. Europako Errenazimentu betean izandako esperientzia espiritual bat hirugarren milurteko gizateriaren parte diruditen mutazio sakonekin lotzen da. Orduan gertatu zena inspiratzailea izan daiteke orain. Gure unibertsitateak Inaziotar Urte honekin bat egin du etapa ezberdinen bitartez (ikuspegia, zatiketa, lotura berria eta elkartasuna).

Ihes-gela birtual honekin, lotura berriaren fasea hasiko da. Oculus Quest Errealitate Birtualeko betaurrekoen bidez, EGIBIDE sedera hurbiltzen diren pertsonek hainbat erronka konpondu ahal izango dituzte. Esperientzia murgiltzaile honek bete-betean sartzen gaitu Konbertsioaren Kaperan, duela 500 urte Ignazio Loiolakoa bizitzaren eta heriotzaren artean eztabaidan ari zen gelan. Eriondoan egindako irakurketek aditzera eman zioten bizitzaz aldatu eta erromes joan behar zuela Kristoren bila .

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>