Ihes-gela errealitate birtualarekin – Inaziotar urtea
Ignatius 500 Ignazio Loiolakoa betirako eraldatu zuen esperientzia baten bosgarren mendeurrena ospatzeko, Ignaziotar Urtea dugu. “Kristoren baitan gauza guztiak ikustea” ekarri zuen. Europako Errenazimentu betean izandako esperientzia espiritual bat hirugarren milurteko gizateriaren parte diruditen mutazio sakonekin lotzen da. Orduan gertatu zena inspiratzailea izan daiteke orain. Gure unibertsitateak Inaziotar Urte honekin bat egin du etapa ezberdinen bitartez (ikuspegia, zatiketa, lotura berria eta elkartasuna).
Ihes-gela birtual honekin, lotura berriaren fasea hasiko da. Oculus Quest Errealitate Birtualeko betaurrekoen bidez, Bilboko campuseko Auditoriumeko Klaustrora hurbiltzen diren pertsonek hainbat erronka konpondu ahal izango dituzte. Esperientzia murgiltzaile honek bete-betean sartzen gaitu Konbertsioaren Kaperan, duela 500 urte Ignazio Loiolakoa bizitzaren eta heriotzaren artean eztabaidan ari zen gelan. Eriondoan egindako irakurketek aditzera eman zioten bizitzaz aldatu eta erromes joan behar zuela Kristoren bila .
Inaugurazioan Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek parte hartuko du.