Irteera belaontzian
Lekua: Pasai Donibaneko portua
Ordua: 9:45 h.
Iraupena: 2 ordu Ibilbidea guztira: 8 itsas milia
Belaontzia: 7 metroko luzera duen Mayboll belaontzia
Prezioa: 30 €
Deskribapena: Pasai Donibaneko portutik Donostiako badiara joan-etorriko bidaia batean abiatuko den belaontzian 2 ordu inguruko txangoa egitea.
Instrukzio labur bat egongo da itsasoratu aurretik, eta nabigazioan zehar kapitainaren/tripulaziokoen rolak txandakatuko dira.
Honako hau eramatea gomendatzen da:
- Babes-arropa
- Ahal dela, zola zuriko kirol-zapatilak
- Edari eta ogitartekoren bat.
Elkargunera iristea: Pasai Donibane (Joan XXIII.a kalea, frontoian)
Gipuzkoa plaza 11n E01 autobusa hartu beharko duzue 09:10ean eta Pasai Donibanen dagoen geltoki bakarrean jaitsi eta han egongo dira zuen zain jardueraren arduradunak. Autobusaren prezioa: 1,85 € bidaiako.
Donostiara itzultzeko, jaitsi zareten leku berean hartu beharko duzue autobusa. Ordutegiak: 12.33 h (ordu erdiro).
Izena emateko azken eguna: azaroaren 27a, asteazkena, 13:00ak arte.