Anaia Garate dohatsuaren omenezko XVI. Eztabaida Lehiaketa
2016/11/17
15:30 - 19:30
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Azaroaren 17, 18 eta 19an izango da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean Anaia Garate dohatsuaren omenezko XVI. Eztabaida Lehiaketa.
lehiaketaren gaia izango da: “¿Priorizando el interés del conjunto de Europa: Out is Out?”
Aurreko edizioetako bideari jarraiturik, helburua da Anaia Garate lehiaketa debate akademikoaren arloko txapelketa ez ezik, elkarrekin ikasteko eta hazteko espazio integrala ere izatea parte hartzaile guztientzat (debategile, epaimahaikide, hizlari...)
Eztabaida irekiko saioekin (Agora) jarraituko dugu, parte hartzaile guztiek parte hartzeko txapelketako gaiari buruzko eztabaidan, lehiaketa formatuaren mugarik izan gabe, hau da, debatea irabazteko asmoarekin barik, planteatutako galderari buruzko ondorioak elaboratu eta hari buruzko iritzia emateko.
Formazio arloa indartzeko asmoz, eta DeustoForumekin lankidetzan, gaiari buruzko solasaldi irekiak prestatu dira: Solasaldi bat Derek Doyle-rekin (British Consul and Senior Trade & Investment Adviser at British Consulate Bilbao) eta beste bat Leyre Madariagarekin (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako zuzendaria).
Araudia eta informazio gehiago.
