“Adopción en la adolescencia y juventud” liburuaren aurkezpena. Lehenengo gida praktikoa da adopzio gurasoei laguntzeko nerabezaroko garai zailean

“Adopción en la adolescencia y juventud” liburuaren aurkezpena. Lehenengo gida praktikoa da adopzio gurasoei laguntzeko nerabezaroko garai zailean
2017/12/19
19:00 – 19:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Abenduaren 19an, Deustuko Unibertsitatean, Adopción en la adolescencia y juventud liburuaren aurkezpena egingo da. Lehenengo gida teoriko praktikoa da, eta familietan erabat integraturik dauden jatorri desberdinetako ehunka neska-mutilen bizitzako etapa horri buruzko ikuspegi globala ematen du. Dokumentuak ikuspegi anitza eskaintzen du, errealitate hori eta dituen eztabaida, eskakizun eta arazoetan esku hartu eta interpretatu ahal izateko.

 

Helburu horrekin, Beste edozein familia bezalakoa: adoptatuak nerabezaroan izeneko topaketa bat antolatu da. Felix Loizaga Deustuko Unibertsitateko Psikologiako irakasle eta adopzioan espezializatutako familia terapeutak hartuko du parte, bera da lanaren editorea. Ekitaldia 19:00etan izango da, Deustoko CRAI liburutegiko Ellacuría Aretoan. Beste parte hartzaile batzuk ere egongo dira: Manuel Hernanz psikologoa eta Deustuko irakaslea eta Ana Francia, Eusko Jaurlaritzako aholkulari eta hezkuntza eta adopzioan aditua.

 

Felix Loizaga irakaslea Adopción en la adolescencia y juventud lanaren koordinatzailea da, Hezkuntza eta Psikologiako beste aditu batzuekin batera. Aditu horiek terapeuta eta irakasleak dira hainbat unibertsitatetan: Deusto, Pontificia Comillas, Bartzelonako Ramón Llull, Bartzelona, Cádiz, Alicante eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Adituek egindako ikerketa eta esperientziaz aparte, adoptatuen, gurasoen, eta laguntza ematen dieten elkarteen ahotsak ere jasotzen dira. Parte hartze guztiek ematen dituzte errealitate honi buruzko argibideak, helburua izanik tresnak eskaintzea guraso eta seme-alabak elkarrenganatzeko aldaketa biologiko, sozial eta psikologiko handiko garai horretan.

 

Liburuan 22 artikulu daude, lau zatitan egituraturik eta bakoitzean nerabe adoptatuaren bizitzako arloak aztertzen dira ikuspegi desberdinetatik. Lehenengo zatian, sei kapitulu daude eta azterketa sakona egiten da ondo ulertzeko adopzioa, gurasotasuna eta XXI. mendeko familien konplexutasuna. Bigarrenean, lau artikulu daude, bost adoptaturen bizitzako esperientziak eta istorio errealak dira, nerabezaroko emozioak, sentimenduak eta euren adopzio familien hausnarketak. Hirugarren zatian, sei kapitulu, lotura emozionalak azaltzen ditu eta nola sortzen den familia berriaren barruan integratutako identitatea. Azkenik, beste sei artikulu daude laugarren zatian, hainbat arlotan garatutako praktika onei buruzkoak: eskola, elkarte, arreta psikosozialerako zentroak eta nerabe eta familiekin zinemaren bidez lan egiteko proposamenak.

 

Profesionalen analisien sinadurak ez ezik, beste ahots batzuk ere badaude, esaterako Adrianena, 23 urtekoa, eta beste gazte batzuena, euren kontraesan eta zalantzen isla izanik: “Maite nauen familia dut, behar dudanean laguntzen nauena” aitortzen du, bere identitatea azalduz. Beste batzuek ostera, anonimatuan egon nahi dute: “Zergatik eman ninduten adopzioan? Huts egite baten ondorio izan nintzen? Arazoak izango zituzten eta ezin izango ziren nitaz arduratu?” “Nik familia bat izatea baino ez nuen nahi”. Berriz hastea eta beste aukera bat izatea baino ez nuen behar”… Gurasoek ere euren esperientzia eta emozioak partekatzen dituzte: “Errusian adoptatutako bi seme ditugu. Eurek, 3 eta 16 hilabete zituzten, hurrenez hurren, adoptatu genituenean. Anaia biologikoak dira eta, egokitzapena nahikoa zaila izan bazen ere, pixkanaka egokitzen eta elkar maitatzen joan ginen”.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>