Tituludunak laneratzeari eta unibertsitario gazteen egungo egoerari buruzko datuak aurkeztuko dituzte
Apirilaren 20 eta 21ean izango den Enplegu Foroaren XII. edizioaren barruan, apirilaren 15ean, prentsaurrekoan, Deustuko Unibertsitateak bertako tituludunen lan munduan txertatzeari eta unibertsitario gazteen egungo egoerari buruzko datuak aurkeztuko ditu. Informazio bilera 12:30ean izango da, Garate aretoan eta bertan izango dira José María Guibert errektorea eta Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendari nagusia.
Ekitaldian izango dira, besteak beste, Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte inklusio eta Berdintasunerako diputatua; Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Ekonomia, Merkataritza eta Enpleguaren Garapeneko zinegotzia; Leire Aragón, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Begoña Marañon, Radio Bilbao-Cadena Ser Euskadiko zuzendaria. Haien ekarpenak balio izango du Foroa eta aurtengo berrikuntzak aurkezteko, eta graduatu eta graduondokoak laneratzen laguntzeko egindako programa eta proiektuen berri emateko ere bai.