Deusto Ekintzaile Astea. Sortu eta probatu saltsa mina
Crazy Lizards tokiko ekimen ekintzailea da. Saltsa mina gustuko dutenek, gure inguruan askorik ez dagoela jakinda, hutsune hori betetzeko modurik onena beraiek sortzea zela erabaki zuten. Ekimen hori bat dator 12. GJHarekin.
Alberto Elorduyk show-cooking koloretsua egingo digu. Bertan, tokiko produktu hautatua, gauzak ondo egiteko gogoa eta gustu ona elkartuz, benetako bitxi gastronomikoak nola lor daitezkeen erakutsiko digu. Eta, gainera, emaitza frogatu ahal izango dugu! Ogia ere egongo da saltsaren tantarik ere ez uzteko…, ausartu eta probatu!