Deustu Ekintzaile Astea. Gizarte ekintzailetza

Deustu Ekintzaile Astea. Gizarte ekintzailetza
2015/11/18
12:00 – 14:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Gizarte ekintzailetzaren helburua da gizarteko arazo sozial eta ekonomikoei soluzio berritzaileak emateko modua aurkitzea, merkatuko estrategiak erabiliz.

Ekitaldiaren hasieran, Deustuko Ekintzailetza Zentroak sarrera eta aurkezpena egingo ditu, gizarte ekintzailetzaren ezaugarriak eta helburuak zeintzuk diren azalduko digute zehaztasunez, baita gaurko gizartean nolako garrantzia duen ere.

Era berean, 1000friends aurkeztuko dute, iraunkortasun estrategiak eta gizarte erantzukizuna diseinatzen eta ezartzen espezializatutako enpresa da, horiek balioa eransten diete markei haien negozioan. Helburua da kudeaketaren kalitatea hobetu eta markaren balioekin bat datorren gizarte aldaketa eragin bitartean salmenta gehiago izatea.

Jarraian, Exe izango dugu, eragin sozial positiboa bilatzen duen programa, haiek unibertsitateko graduatuentzako garapen programak proposatuko dituzte. Helburua da parte hartzaileei babesa ematea aldaketaren eragile modura lan egin dezaten, hainbat arlotan, hezkuntza berdintasunaren aldeko ekarpena egiteko.

Ondoren, Anesvad izango dugu. GGKE bat da, gizarte-egoera ahulean daudenen osasunerako proiektuak dituena, osasuna sustatu eta babestea du helburu, Oinarrizko Giza Eskubide gisa ulertuta.

Bideo-konferentzia bidez, Sal&Dona ezagutuko dugu, kontsumo arduratsuan aritzen den startup-a da, kontsumitzaileei aukera ematen die haien erosketen ehuneko bat nahi duten GKEri emateko, gehiago ordaindu gabe, erraz eta diskrezioz.

Azkenik, ekitaldia amaitzeko, eztabaida eta solasaldia izango ditugu, jardunaldian sortutako gai eta zalantzei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko.

Publiko guztiarentzat eta bereziki gizarte ekintzailetzaren kausa babesten duten pertsonentzat da. Deustuko Ekintzailetza Zentroaren helburua da interesa duena bultzatzea, gizarte ekintzailetzaren garrantziaz kontzientziatzeko, benetako adibideak erabiliz.

Zeu ere aldaketaren eragilea zara eta ahalmena duzu gizarte ekintzailetzaren eboluzioari laguntzeko, eta, horregatik, jardunaldian parte har dezazun animatu nahi zaitugu.

Ez pentsatu gehiago eta eman izena  hemen!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>