Deusto Ekintzaile Astea.“Hoy por hoy Bilbao desde la Universidad de Deusto y radiobilbao.com”

Semana Deusto Emprende. Hoy por Hoy Bilbao desde la Universidad de Deusto y radiobilbao.com - Cadena SER
2022/11/18
10:00 - 14:00
Paraninfoaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Emprende Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Weeken barruko ekitaldien barruan, Cadena SERek Deustuko Unibertsitatera eramango ditu estudioak eta azaroaren 18an, ostirala, Hoy por hoy Bilbao Bizkaiaprograma berrikuntzari eta ekintzailetzari eskainiko dio. Programaren izenburua da “Hoy por hoy Bilbao desde la Universidad de Deusto y radiobilbao.com” eta Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Paraninfo Klaustroan izango da. Azul Tejerina izango dugu gurekin, bere ibilbide profesional osoa irratian egin duen saioaren zuzendaria. Kazetaritzako Francisco Cossio saria jaso du, eta hainbat aintzatespen jaso ditu gizarte-kazetaritzaren arloan egindako lanagatik. Horretaz gain, programaren zati bat Deusto Ekintzaile Asteari eskainiko zaio. Aste horretan, Garbiñe Henry izango dugu anfitrioi, bai eta ekintzaileen, irakasleen eta ikasleen parte-hartzea ere. Halaber, saioak tailerrak bisitatuko ditu eta Asteko ekimen interesgarrienetara hurbilduko da.    
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude