Deusto Ekintzaile Astea. Elkarlaneko murala

Deusto Ekintzaile Astea. Elkarlaneko murala
2022/11/14
09:30 – 13:30
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Elkarlaneko murala “Eta zuk, nola lagundu dezakezu ekoizpena eta kontsumoa arduratsuak izan daitezen?” Iceberg Visual Consulting-ekin  

Nahi duzu gosari bat doan irabazi, ekoizpen eta kontsumo arduratsua izateko ekarpenak eginez?

Deustu Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week delakoaren barruko ekitaldien artean, ikusizko horma-irudi bat sortu nahi dugu. Irudi hori Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean egongo da jarrita.

Jarduera horren helburua da Unibertsitateko ikasleak Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) barruko 12.aren inguruan (ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) sentsibilizatzea eta arduraz nola ekoiztu eta kontsumitu dezaketen erakutsiko duen mural bat elkarrekin sortu dezaten animatzea.

Elkarlaneko horma-irudiari itxura emateko, Javier Miguel izango dugu, Iceberg Visual Consulting-ekoa, Donostiako campuseko Innogune enpresak sortzeko gure zentroan inkubatutako proiektukoa.

Arduraz nola ekoiztu eta kontsumitu erakusteko ideiak ematera muralera hurbiltzen diren guztiei bono bat emango zaie, kafea eta pintxo bat doan hartzeko campuseko kafetegian!

ZATOZ ETA HARTU PARTE!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>