Deusto Ekintzaile Astea. Ekomodo edukiontziko plastikozko tapoiak biltzea

Deusto Ekintzaile Astea. Ekomodo edukiontziko plastikozko tapoiak biltzea
2022/11/14 – 2022/11/17
08:00 – 21:00
Memoria plaza. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Ekomodoko produktuen zozketan parte hartu nahi duzu, eta, ekoizpen eta kontsumo arduratsuan lagundu?

Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Weeken barruan dauden ekitaldien barruan, plastikozko tapoiak biltzeko eta ingurumena gehiago errespetatzen duen campusa izateko kanpaina abiarazi dugu. Horretarako, edukiontzi bat jarriko da EmprendeBOXen, azaroaren 14tik 17ra bitartean, materiala birziklatzeko eta berrerabiltzeko botilen plastikozko tapoiak bota ahal izateko.

Jardueraren helburua da Unibertsitateko ikasleak sentsibilizatzea 12. Garapen Jasangarriaren Helburuari (GJH) buruz – Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak –, eta Deusto Ekintzailek ekonomia zirkularraren esparruan abiatu duen Ekomodo, Innoguneko startup-arekin batera diseinatu duen kanpaina honetan parte hartzera animatzea.

Gainera, birziklatutako materialekin egindako banku bat ikusteko aukera izango dugu, hau da kanpaina honetan jasoko ditugun bezalako plastikozko tapoiekin egindakoa. Banku hori izango da Bilboko Campuseko lehen eco-friendly altzaria. Eta polita eta ekologikoa izateaz gain, oso erosoa da. Eseri zaitez eta ikusiko duzu!

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>